XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITTAUN-ERANTZUNAK: Elu, Unamuno ta Ortuella.

... Bardin deust españeraz erantzunda be.

Ortuella'n bixi dan batek.

Urdiola jaunak EUZKEREA'en Epalla'ko zenbakijan autortu leban idatzirik: Eztakit Elu'ren itxorkuna zein dan, baña bat edo batek urrengorako esango dausku.

Urrengo ori eztot ikusi gaur arte etorritta.

EUZKEREA'n ezta beintzat agertu.

Esan gura dabenik iñor eztala ikusi ta gero, erantzunge ainbet euzkeltzale artian geratzia tamal yatelako belu baño ezpa'da be, erantzuna or da ba: Elu abixen laburr-laburra, naparr aldekua da, laster baten ikusiko dan lez.

¿Bakija ala bikija ete-da Elu abixena?.

Au da, ¿ekarra ala bazkarra ete-da?.

Laburra ixanarren, bazkarra da.

Erakutsi dagidan ba, Elu abixen ederraen itxorrkuna bazkarra dala.

Naparruan dago lenengo ta bein Betelu toki-ixena, elu bere atzetik dabela.

Betelu, irukondia dagerku, elu bikondia lez.

Be(t) lenengo kondia, Be(t)oño Araba'n; Barinaga, be-aginaga, Bizkaya'n dagerkuz.

Beraz, Betelu ixango da.

Gura-ta-gura-ez Betelu'k bere goi-aldetik Elu dau.

Ta Elu abixenan dakusgun aurreko e ori bere ikurran, ¿zer-ete da?.

Eguren (egi-guren) abixenak dakusgun E, erderatiko loma edo ladera ikurragaz.

Elu bere bigarren atal lu aldetik ¿zer da?.

Araba'n Luko'en lu, Bizkaya'n Luno'en lu Mendilu'en (Mendi-lu) lu, orixe da.

Beraz, Elu abixenaren itxorrkuna egi-lun (otero edo ribazo de la loma) eskierr da.

Azkeneko n Gipuzkoa'n eta Naparrua'n batez be, Azkue, Izkue, Ujue ta abarr, toki-ixenetan galduta dakusgu.

Ta eurokin batian Elu ta Betelu'n (Beteluno'n) be ¿eztago argi Elu ixenaen sorrkuna?.

Gernika'n be aldi baten, Elu abixenduna ba'zan; eta bera ereslarija, beste arazuen artian.

Itxorrkun illuna daben toki ixenak, soil-soillik Erri-jakintza idazburu dala Euzkadi'k ekarrten ixan dittuban lez barik, ondo litzake ta askoz be obe, orain aspalditxu dala, De Toponimia Vasca ixenaz, Ujué (Nabarra) uritik Letarrf`k idatzi leban antzera: Aldabea de Antzandieta, de Arziaga , Akumulatu (bosque), Maniturrri (fuente).

Baña Mañiturri ezta bakarrik fuente, ezpa'da fuente de Man baño.

Eta orrela beste gañerako geyago ta geyago.

Idoro biar da ba alegiñez ikurr-egizkua, ondo tokijari ta gauzai begiratuta ta gero toki bakotxan albo ixenak itanduta, illuna argittu dagidantzat.

Maniturri berau, bere itxorkunan fuente del alto o fuente de tejavana ba'zan ¿zelan jakin?.

Toki ixen beñenak, bier dan beste azterrtuta.

Zeozer ondo eitteko, beste biderik eztago.

Orela ta Ogela itxorkunak, iñok ¿bai-ete dakiz?.

Garila, 12.

Arpidedun.